2016/11/12

AKROSPORT 

 


Aurten gorputz hezkuntzako saioetan Akrosport edo koreografia akrobatiko izenez ezagutzen den modalitatea lantzen hasi gera 3. zikloan.


Kopuru ezberdinetako taldetan lantzen dugu eta kide bat bestearen gainean giza piramide, dorre edo figura ezberdinak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko edo ezberdinak elkartzeko lotura elementuak erabiltzen dira: saltoak, gurpilak, iraulketak, itzulipurdiak, orekak, eta abar izan daitezke. Lan guztia musika doinu baten erritmoari jarraituz osatzen da.  Beraz, akrobaziak, orekak eta hainbat erritmo lantzen dira, baina bereziki talde lana azpimarratu nahi dugu.

Hemen dituzue  taldeko lan horien argazki batzuk; hauek 5A taldekoak dituzue. Lana bukatzean gehiago jarriko ditugu. Bikain gure ikasleak!



 

0 Iruzkinak:

Publicar un comentario